LKS Next taldea zerbitzu aurreratuen sektoreko erreferente nagusietako bat da driver teknologiko garrantzitsu batekin. 30 urtetik gorako esperientzia dugu talde profesional independente gisa, eta negozio-, teknologia-, finantza- eta lege-aholkularitzako zerbitzu integralak eskaintzen ditugu. Gure bezeroen eraldaketa eta arrakastara bideratutako zerbitzu profesional aurreratuak ematen dituen enpresa-taldea gara.
Industriari eta erakundeei laguntza ematen diegu ezagutza sakon eta eskarmentatutik soluzio teknologiko berritzaileenak aplikatzeraino. Gure bezeroen ondoan lan egiten dugu bide osoan, lankidetza sendoa, balio iraunkorrekoa eta hazkunde arduratsukoa lortzeko, negozio bakoitzaren balioa handituz eta babestuz.
Gure jarduera hainbat arlotako enpresa eta erakundeekin lankidetzan garatzen dugu (automobilgintza, etxetresna elektrikoak, elektronika, elikadura, banaketa, finantza-zerbitzuak, ingurumena, makina-erreminta, garapen-agentziak, hezkuntza, osasuna...).
Euskadiko eta/edo Nafarroako IKT sektorean azpiegitura teknologikoen arloan (birtualizazioa, hiperkonbergentzia, biltegiratzea, backup, networking, sistemak, cloud, Microsoft 365,...) esperientzia duen prebenta-arduradun bat kontratatu nahi dugu. Negozio zuzendaritzarekin batera, bete beharreko funtzio nagusiak hauek dira:
Zer erantzukizun izango dituzu?
Zer ezagutza behar ditu hautatutako pertsonak?
- IKTen prebenta-arduradun gisa, ezagutza teknikoen, merkataritza-trebetasunen eta prebenta-taldea koordinatzeko gaitasunaren konbinazio sendoa behar da.
- Maila teknikoan beharrezkoa da birtualizazioa, hiperkonbergentzia, biltegiratzea, backup, networking, sistemak, cloud, Azure, AWS, etab. bezalako teknologiak ezagutzea.
- Gainera, Dell, Aruba, Fortinet, Huawei, Veeam, Broadcom, Microsoft eta beste fabrikatzaile batzuen produktuen ezagutza baloratu daiteke.
LKS Next Taldeko kide izan nahi baduzu (30 urte baino gehiagoko historia duen eta MONDRAGON Korporazioko kide den enpresa), proiektu egonkor baten bila bazabiltza, pertsona dinamikoa bazara eta erreferentziazko enpresekin proiektu handietan parte hartu nahi baduzu, hau da zure aukera.
Enpresa finkatuan integratzea ESKAINTZEN dugu, pertsonen garapenarekiko konpromisoa, lan-giro ona eta talde kualifikatu eta motibatu bateko kide izatea. Talde dinamiko, arin eta eraginkorra dugu, bere ezagutzak eta esperientzia zurekin partekatuko dituena.